Koloratzaile fotoaktiboen belaunaldi berria

EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria(2022)

引用 0|浏览4
暂无评分
摘要
Gizakiok, maiz, naturan inspiratzen gara garapen teknologikoa bultzatzeko. Bada, fotosintesia horren adibide argia da. Prozesu natural horretan, eguzki argia kromoforo naturalen bidez xurgatzen da, eta gaur egun sistema antena natural hori modu eraginkorrean imitatzeko azterlan ugari egiten ari dira, koloratzaile organiko berrien diseinuan oinarrituta. Hala ere, molekula sinpleak direnez, zenbait muga izaten dituzte; hala nola, espektro elektromagnetiko osoan argia xurgatzeko, argi energia garraiatzeko eta erradiazio jarraituaren pean denbora luzez irauteko zailtasunak dituzte. Hala, hainbat kromoforoz osatutako koloratzaileak, multikromoforo deritzenak, irtenbide aproposa dira. Molekula-egitura horietan, kromoforo edo koloratzaile ezberdinak modu kobalentean konbinatzen dira eta energia trukea sustatzen da. Hortaz, antena naturalak imitatzeko funtsezkoa den prozesua lortzen da eta multikromoforoen argi xurgapen zabala eta eraginkorra bermatzen da. Hori dela eta, koloratzaileen kimikan, multikromoforoak etorkizuneko sistema fotoaktibotzat hartzen dira antena artifizialak garatzeko eta gailu optiko eta fotovoltaikoetan aplikatzeko. Argitalpen honetan, beraz, ezinbestekoak diren irizpide molekularrak eta fotofisikoak zehazten dira multikromoforo eraginkor eta egonkorrak garatzeko. Adibide gisa, errodaminan, perileno gorrian eta BODIPYan oinarritutako koloratzaile multikromoforikoak aurkezten dira eta horien portaera fotonikoa deskribatzen da laser eta sentsore bezala erabiltzeko.
更多
查看译文
AI 理解论文
溯源树
样例
生成溯源树,研究论文发展脉络
Chat Paper
正在生成论文摘要