Intsektuak, etorkizuneko elikadura?

Gorka Santamarina García,Gustavo Amores,Mailo Virto

EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria(2022)

引用 0|浏览3
暂无评分
摘要
2050. urterako 2.000 milioi pertsonen demografia hazkuntza aurreikusten da. Elikagaien egungo ekoizpenaren ingurumen-inpaktuak eta lortu behar diren elikagaien kantitateen igoerak alternatiba berrien beharrak areagotzen dituzte. 2018. urtean intsektuak elikagai berriak bezala onartu dira Europan eta nahiz eta gutxi ikerturiko baliabideak izan, etorkizuneko elikaduraren giltza izan daitekeela iradoki da. Horrenbestez, lan honen helburu nagusia elikagaitzat onartu diren intsektu mota ezberdinak identifikatzea, aztertzea eta kaltegabetasun eta nutrizio alderdiei buruz hausnartzea eta sakontzea da. Intsektuek nutrienteen ekarpen interesgarria suposatzen dute, kalitate altuko proteinetan eta gantz-azido poliasegabeetan aberatsak direlako. Gainera, mineralen (esaterako, burdina, magnesioa edo zinka) eta bitaminen (A edo B taldekoak adibidez) beharrak asetzeko iturri erakargarriak dira. Era berean, gaixotasunak ekidin eta osasuna sustatzeari dagokionez aipatzekoak dira baita ere, intsektuen peptido bioaktibo antioxidatzaileengatik, antihipertentsiboengatik edo antimikrobianoengatik. Teknologikoki, elikagaien industriarako ezaugarri funtzional interesgarriak dituzten konposatuak dituzte, esaterako, proteina gelifikatzaileak. Hala ere, elikagaien kaltegabetasunak kontrol handia eskatzen du kontsumitzailearen osasuna babesteko, arrisku biologikoak (mikroorganismo patogenoak, toxinak edo espora termorresistenteak, adibidez) eta kimikoak (esaterako, metal astunak, antinutrienteak, plagizidak edo dioxinak) aurkitzen direlako. Nolanahi ere, ikerketan sakontzea funtsezkoa da, ikertu gabeko espezie anitzengatik, bai eta nutrizio eta kaltegabetasunaren arloko datuen urritasunagatik.
更多
查看译文
关键词
intsektuak,etorkizuneko
AI 理解论文
溯源树
样例
生成溯源树,研究论文发展脉络
Chat Paper
正在生成论文摘要