Hirigune historikoen babesa klima-aldaketaren aurrean: arriskua neurtzeko metodologiak

Ekaia(2022)

引用 0|浏览0
暂无评分
摘要
Artikulu honetan hirigune historikoetarako klima–aldaketarekin erlazionatutako arriskuen ebaluaziorako metodologiei buruzko egungo literaturaren berrikuspen sistematiko eta kritikoa egiten da. Horretarako, gaur egungo literaturaren azterketa sakona egin da Web of Science eta Scopus datu-baseetan, klima-aldaketaren eta ondoriozko muturretako gertaeren eraginpean dagoen kultura-ondarearen kalteberatasun eta arrisku ebaluazio metodologiak identifikatu eta ezaugarritzeko. Etorkizunean zuzendu beharreko metodologien ezaugarriak eta ezagutza-hutsune nagusiak identifikatu dira, hirigune historikoetan bero-boladak izateko arriskua ebaluatzeko metodologia holistikorik eza barne. Berrikuspenaren emaitzak aztertu dira, ondoren arriskuak ebaluatzeko etorkizuneko metodologietarako adierazleak identifikatu eta garatzeko. Metodologia horiek, hirigune historikoetako elementuak sistema bakar gisa landuko dituzte, eta bero-bolada luzeek izan dezaketen inpaktu potentziala landuko dute, muturreko gertaera klimatiko horien probabilitate handiagoa kontsideratuz.
更多
查看译文
AI 理解论文
溯源树
样例
生成溯源树,研究论文发展脉络
Chat Paper
正在生成论文摘要